Abian da Gasteizen Tetrapack 2012 argazki erakusketa

Martxoaren 23an zabaldu zuten Tetrapack 2012, argazkilari gazteen erakusketaren hirugarren edizioa eta apirilaren 23ra bitarte ikusgai izango da Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatuta, abiatu da Tetrapack 25 urtetik beherako gazteei zuzendutako argazki lehiaketatik sortutako erakusketa eta katalogoa. Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean apirilaren amaiera bitarte hiru hilabete inguruko epean, lau gaztek egindako lana nagusituko da.
Erakusketan Jon Gorospe, Raquel Roche, Sara Berasaluce eta Sara de Diego gazte sortzaileek, norbere munduaren zatiren bat erakusten dio gerturatzen denari, era subjetiboan ikus daitekeen proposamen fresko eta berritzailean.
Erakusketa Gazte Klik lehiaketaren parte da eta irabazleak, argazki serie berrien produkzioan lan egiten jarraitzeko aukera izango du, besteak beste.