Abian da Booktuberboom_+ lehiaketaren zazpigarren edizioa

Abian da Booktuberboom_+ lehiaketaren zazpigarren edizioa Azaroaren 24ra arte bidal daitezke liburuen inguruko bideoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-booktuberboom_-lehiaketaren-zazpigarren-edizioa/@@download/image/booktuber-kartela.jpg
2023/09/21
Azaroaren 24ra arte bidal daitezke liburuen inguruko bideoak.
Abian da Booktuberboom_+ lehiaketaren zazpigarren edizioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Liburutegien Zerbitzuak eta Galtzagorri elkarteak Booktuberboom_+ lehiaketaren zazpigarren edizioa jarri dute martxan, ikus-entzunezkoen bidez gazteen artean irakurketa sustatzeko asmoz. 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta liburu bat irakurri, kamera, mugikorra edo tableta hartu, eta liburuari buruzko iruzkina edo gomendioa grabatzea da zeregina.

Aurten, lehenengo aldiz, edozein kategoriatan hartu daiteke parte. Beti bezala booktubea egin daiteke, edo berritzailea izan nahi dutenek Instagram edo TikTok bitartez ere har dezakete parte.

Booktuberboom egitasmoak booktube lehiaketa eta booktuber hitzorduak ditu. Aurten ere, irailetik azarora bitartean, bost elkartze egingo dituzte EAEko hainbat liburutegitan. 

Hainbat sari daude jokoan: kamera, GoProa, grabaziorako materiala, liburuak…

Booktubeak, bookstagramak eta booktokak bidaltzeko epea azaroaren 24ko 12:00etan amaituko da. Oinarriak blogean bertan daude jasota.