Abiada hartzen hasia da Pabilioia

Abiada hartzen hasia da Pabilioia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abiada-hartzen-hasia-da-pabilioia/@@download/image/201110216803pabilioia6.jpg
2012/12/13
berria
Abuztuan eman zuten Bilboko 6 Pabiloiaren berri: Sortzaileek eurak zuzenean kudeaturiko gunea, ikusleek parte hartzea sustatzen duena. Hasiak dira emanaldiak eskaintzen. 

Lipus, Blanca Arrieta, Borja Ruiz, Irene Bau, Jose Urrejola, Jose Ibarrola, Josu Montero, Matxalen Bilbao, Nagore Navarro, Nuria M. Cres, Pako Revueltas, Patxo Telleria eta Ramon Bareak jarri dute martxan ekimena. "Gune ofizialek eskaintzen dituzten aukera mugatuetatik askatu nahi dugu, euren programazio estuetan gure produktuek iraupenik ez dutelako; programatuak izateko zoria duten konpainiei egun bakarra eskaini ohi zaielako, edo kasurik onenean, lau egun" azaltzen dute proiektuaren xedea euren webgunean. Dantza, antzerkia eta arte eszenikoak bultzatzea da euren xedea.

Hasia da pabilioia abiadura hartzen. Honela, BAD Bilbao Antzerkia Dantza jaialdiarekin lankidetzan bi emanaldi hartuko ditu: Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain-en (PTDP) Errautsak antzezlana eta La Fionda Teatro taldearen Sogno Rosso-Studio per figure tragiche dantza ikuskizuna eta ContraAcciones antzezlana.

Lehenengoak besteak beste Donostia Antzerkia Saria 2011 eta Azpeitiko Txalo Saria jaso ditu. Gaztetako lagun baten hiletan garatzen den istorioa kontatzen du Ander Lipus eta Miren Gaztañaga kartelburu direla. Urriaren 27an, 28an eta 29an, arratsaldeko 20:00etan ikusi ahalko da. Dantza ikuskizunak Greziako dinastia garrantzitsuek birrinduriko boterea eta pasioa lantzen ditu eta azaroaren 2an eskainiko dute 19:00etan.
ContraAcciones antzezlanak, berriz, azaroaren 5ean multinazional baten bulegoan gertaturiko istorioa kontatuko dute.