Abesten jarraitzeko beste arrazoi bat

Abesten jarraitzeko beste arrazoi bat Zientzialariek ziurtatzen duten abesteak gure garunaren funtzioa hobetzen duela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abesten-jarraitzeko-beste-arrazoi-bat/@@download/image/LIP OFF JUNE 2022_square2.jpg
2022/06/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zientzialariek ziurtatzen duten abesteak gure garunaren funtzioa hobetzen duela.
Abesten jarraitzeko beste arrazoi bat

Abestea gustatzen zaizu? Erantzuna baiezkoa bada zure garuna alaiago dago. Helsinki Unibertsitateko ikerketa batek susmatzen genuena baieztatu du. 

Neurozientzia eta psikologian adituak diren taldeak aurkitu du kantatzen dugunean garuneko sistema frontala eta parietala aktibatzen direla. Garuneko gune hauek funtzionamendurako gakoak dira jokabidea arautzen baitute eta baliabide motor zein kognitiboen erabilera gehitu. 

Ikerketaren burua den Teppo Särkämö-ren hitzetan asko dakigu hizkuntzaren prozesamenduaren inguruan, baina ez abestean gertatzen den prozesamenduari buruz. Abestearekin lotuta dauden funtzioak ikertzen ari gara. 

Azterketa hauek burutzearen motibazioen artean daude afasia pairatzen duten pazienteak eta hizkuntza nahasteak dituztenak laguntzea. Kasu hauetan abestea hitz egitearen ekoizpena praktikatzeko tresna bezala erabiltzen da. Honela, momenturen batean abestu gabe komunikatzera iritsi daitezen. 

Ikerketan adin ezberdinetako pertsonak aztertu dira, gazteak, helduak eta adinekoak. Guztien erresonantzia magnetikoak burutu zaizkie eta baita koruetan abesten duten pertsonei ere. Aurkitu dute abesten dutenek hitz egiterakoan garuneko jardueran aldaketa gutxiago pairatzen dituztela. Honek Alzheimerraren agertzea edo efektuak moteltzen lagundu lezake. 

Uste dugu funtzio horietako batzuk errekuperatzen lagundu dezakeela kantatzeak. Nahiz eta alzheimerrarekin lortu genezakeen bakarra narriadura progresiboa atzeratu eta denbora irabaztea da. Bada zerbait. Eta zu, zeren zain zaude abesten hasteko?