Aberatsenek energia xahutzen dute

Gaur egun, energia iturrien %80 erregai fosiletatik dator; energi iturriok agortu egingo dira noizbait. Energia kontsumitzaile handienak munduko estaturik aberatsenak dira, bestalde; munduko gizon-emakumeen %20ak energiaren %80 erabiltzen du. EEBBen eta Afrikako edozein herrialderen artean, esaterako, alde ederra dago; Estatu Batuetan, urtean eta biztanleko, 42 kupel petrolio erabiltzen dira energia sortzeko eta Nigerian, berriz, bi besterik ez.