Abentura, abentura, abentura

Jatorrizko izenburua: "The Man Who Would be King" (1975)
Zuzendaria: John Huston
Aktoreak: Sean Connery, Michael Caine, Christopher Plummer.
John Huston XX. mendeko zinegile interesgarrienetako bat izan zen. Huston ederki moldatzen zen genero guztietan, eta kilate askoko harribitxiak aurkitzen ahal ditugu bere filmografian: zinema beltza ("The maltese falcon", 1941), gangster-en filmak ("The asphalt jungle", 1950), boxeo munduko filmak ("Fat city", 1972), westernak ("The unforgiven", 1960), drama ("The night of the iguana", 1964)... eta abar. Baina, zinegile handia izateaz gain, abenturazale porrokatua zen Huston, eta hala, bere biografiak pelikula eder bat egiteko balioko luke -Clint Eastwoodek, adibidez, Hustonek Afrikan bizitako abenturak kontatu zituen "White hunter, black heart" pelikulan-. Kontua da, horrexegatik, abentura odolean zeramalako, abentura pelikula zoragarriak utzi zizkigula John Hustonek; "The African Queen" (1951), "The treasure of the Sierra Madre" (1948), eta "The man who would be king" (1975) hau, adibidez.
70ko hamarkadan, zuzendari bihurriek Hollywood hankaz gora jarri zuten, eta beste molde bateko pelikulak egiten hasi ziren; ausartak, independenteak, berritzaileak. Baina, hain justu, testuinguru horretan, molde klasikoko abentura pelikula hau egin zuen Hustonek.
"The man who would be king" 1975ean estreinatu zen, baina Hustoni, 25 urte lehenago otu zitzaion Rudyard Kipling idazlearen narrazio laburra pantailaratzea. Urte horietan zehar, Hustonek hainbat gidoi landu zituen, baina ekoizleen harrera hotzak eta bestelako proiektuek eraginda, asmoak hozkailuan segitu behar izan zuen.
Era berean, aktore zerrenda luzea egon zen protagonista izateko hautagai: Humphrey Bogart, Clark Gable, Paul Newman, Robert Redford... baina azkenean, bi aktore dotorek -eskoziarra bata, ingelesa bestea- bikain bete zuten Danny Dravot eta Peachy Carnehan pertsonaien rola. Michael Caine eta Sean Connery izan ziren.
Hasieratik bukaerara arte, abentura film petoa da honakoa; gidoia biribila da, narrazioak ez du gorabeherarik, eta pertsonaiak ahaztezinak dira. Erresuma Batuko armadako bi ofizial ohi, Kafiristan izeneko herrialde ezezagunera abiatuko dira, bertako errege bihurtzeko asmoz. Bi lagun horiek oso abilak dira armak erabiltzen, eta horri esker, erraz na-gusituko dira; baina errege bihurtutakoan, aberastasunak eta botereak eraginda, bekaizkeria eta mesfidantza sortuko dira bi lagunen artean. Bi protagonisten abenturaz baliatuta, inperio britaianiarraren gainbeheraren metafora egin zuen Hustonek. "The man who would be King" ikusi ondoren, ezinbestekoa da lantua: "gaur egun ez dira halako pelikulak egiten". Ez horixe.