Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur. Ohi bezala, ez da ekitaldi handirik izango egun honetan, baina hainbat herri eta hiritan ekitaldiak izango dira.

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an.  Ondoren, 90eko hamarkadan Eusko Ikaskuntzak berak, Euskaltzaindirekin batera, ofizialtasuna eman zion egun horri. Nestor Basterretxea artistak 2005ean diseinatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguneko logoa da, eta geroztik urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra da.

Eusko Ikaskuntzaren ekimen berezia

2007an beste urrats bat eman nahi izan du Eusko Ikaskuntzak, eta gazte euskaldunengana jo du. Horretarako, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Xabier Payak euskara eta inmigrazioa gaia landu du; Sustrai Kolinak, euskara eguneroko bizitzan; Oihane Pereak, euskara ondare bezela; Uxue Alberdik, euskara bitartez mundura eta Juan Jose Zubieta 'Etxebek', Euskara eta gazteak. Guztiek bideoa grabatu dute, eta Eusko Ikaskuntzaren webgunean ikus daitezke. Haiei buruzko iritzia ere eman daiteke, eta euskari buruzko mezuak idatz daitezke.
Azkenik, ekimen honi lotuta, ekitaldia egingo dute abenduaren 8an Durangoko Plateruena kafe antzokia. Etxepare Kodea izeneko bideo proiekzioa eta bertso trama eskainiko dute aipatutako bertsolariek. 12:00etan izango da eta sarrera doan da.

Halaber, herri askotan ere ekitaldiak izango dira gaur eta datozen egunotan Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.