Abenduaren 19tik 22ra egingo dute Zinegin Festibala

Euskal Herriko zinema eta dokumental jaialdiaren bigarren edizioa abenduaren erdialdean iritsiko da Hazparnera. Eihartzea kultur etxeak eta Ttattalo gaztetxeak antolatuta, ‘Amaren eskuak’, ‘Urte berri on, amona!’ eta ‘Emak bakia baita’ filmak proiektatuko dituzte, besteak beste.
Euskal ekoizpenei lekua egin eta herritarren artean zinea euskaraz kontsumitzeko ohitura indartzeko asmoz abiatu zuten iaz Zinegin Festibala, eta Gabonak aurretik bigarren edizioa egingo dute. Gainera, zinea ikusteko ohitura ez ezik, lanen ekoizpena ere bultzatzeko asmoz, KlipKlap lehiaketa antolatu dute aurten lehen aldiz, eta beronetan parte hartzeko epea azaroaren 30era bitarte izango da zabalik.
Festibaleko proiekzioei dagokienez, eta behin betiko dokumental eta film laburren egitaraua oraindik zehaztu ez badute ere, eskainiko dituzten lau film luzeen berri eman dezakegu oraingoz. Aurten estreinatutako Mireia Gabilondoren Amaren eskuak, 2011n ikaragarrizko arrakasta eskuratu zuen Telmo Esnalen Urte berri on, amona!, Unax Ugalde protagonista duen eta Iñaki Elizaldek zuzendutako Baztan, eta Man Rayren film batetatik abiatutako Oskar Alegriaren Emak bakia baita izan dira aukeratuak.
Film guztiak euskarazkoak dira, eta frantsesezko azpitituluak edota bat bateko itzulpena izango dituzte proiekzioan bertan. Sarreren prezioa oraindik zehazteko dago.
Emak bakia baita – Oskar Alegria (2013 – 83’)
Abenduaren 21ean, larunbata, 21:00etan Haritz Barne zinegelan
Baztan – Iñaki Elizalde (2012 – 98’)
Abenduaren 22an, igandea, 16:00etan Haritz Barne zinegelan
Amaren eskuak – Mireia Gabilondo (2013 – 95’)
Abenduaren 22an, igandea, 18:00etan Haritz Barne zinegelan
Urte berri on, amona! – Telmo Esnal (2011 – 104’)
Abenduaren 22an, igandea, 21:00etan Haritz Barne zinegelan

Filmen egitaraua