Abenduan estreinatuko da `Avatar´

Abenduan estreinatuko da `Avatar´ https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abenduan-estreinatuko-da-avatar/@@download/image/2009944081avatar_james_cameron.jpg
2012/12/13
berria
Azken urteotan ikusmin handiena piztu duen pelikula, James Cameron zinemagilearen Avatar (2009), abenduan estreinatuko da. Titanic (1997) entzutetsuaren egileak hiru dimentsioko zientzia-fikziozko film iraultzailea dakar. Istorioa XXII. mendean dago girotua. Gerritik behera elbarri den marine ohi bat avatar gisa –adimenaren bidez kontrola daitekeen hibridoa– biziko da planeta arrotz batean. Planeta kolonizatzea xede duen arren, maitasunak haren patua aldatuko du. Ikuskizuna ziurtaturik dago.