Abenduak 18: 'Kikarakada' liburua salgai!

Abenduak 18: 'Kikarakada' liburua salgai! Durangoko Azokatik pasa ostean, datorren asteko asteazkenean jarriko dugu 'Kikarakada' liburua salgai Euskal Herri osoan; konkretuki Elkar denda guztietan, Tribeka Intxaurrondon Coffee tabernan eta Hondarribiko Ttopara Kafen eta Endanea Kafetegian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abenduak-18-kikarakada-liburua-salgai-1/@@download/image/IMG_20191212_131954_345.jpg
2019/12/12
Durangoko Azokatik pasa ostean, datorren asteko asteazkenean jarriko dugu 'Kikarakada' liburua salgai Euskal Herri osoan; konkretuki Elkar denda guztietan, Tribeka Intxaurrondon Coffee tabernan eta Hondarribiko Ttopara Kafen eta Endanea Kafetegian!
Abenduak 18: 'Kikarakada' liburua salgai!

Apuntatu ongi data hau: Abenduak 18 asteazkena, hori izango baita Kikarakada liburua Euskal Herri osora zabaltzeko aukeratu dugun eguna. 

LIBURUA

Kikarakada ez da argazki bilduma soil bat izango, ez eta hitz polit andanez osatutako esaldien segida estetiko bat ere. Egitasmo hau batez ere elkartasun sormen bat da mundu geroz eta indibidualistago honetan.

Bertan hainbat euskal sortzaile eta kulturgileekin batera liburu gozo bat osatu dugu hain mingotsa den egoera bati aurre egiteko asmoz. Bertan topatuko dituzu adibidez, Ane Irazabal, Harkaitz Cano, Fermin Muguruza, Miren Amuriza, Pello Reparaz, Ilaski Serrano, Xabier Madariaga, Kike Amonarriz, Itxaro Borda, Jon Maia, Martxel Mariskal edota Laura Mintegiren testuak (beste askoren artean) eta baita Joseba Arguiñano, Anne Otegi, Vanessa Blazquez, Andoni Luis Aduriz, Pedro Subijana, edota Juan Mari eta Elena Arzaken errezetak ere, besteak beste. 


Liburua eskuetan txokolate kikara bero bat hartzearen parekoa izatea nahi dugu, ez dadin egon inongo haurrik txokolatezko irribarre bat margotzeko aukerarik gabe, ez eta hezkuntza duin baterako eskubiderik gabe ere.

 

NON


Oraingoz Elkar dendetan (Euskal Herri osoan), Tribeka Intxaurrondon Coffee (Gipuzkoa) tabernan eta Hondarribiko Ttopara Kafen (Gipuzkoa) eta Endanea Kafetegian (Gipuzkoa) izango duzu aukera liburu berezi hau eskuratzeko. Azkar ibiltzea gomendatzen dizugu, Durangoko Azokako arrakasta ikusita, litekeena delako segituan agortzea.

 

Gora Txokolatezko Irribarreak!

Informazioa gehiago: www.kikarakada.eus