Abenduak 13an 'Women Art Revolution' Donostian ikusgai

Abenduak 13an 'Women Art Revolution' Donostian ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abenduak-13an-women-art-revolution-donostian-ikusgai/@@download/image/201112121991women_art_revolution_a_secret_history_film_01.jpg
2012/12/13
berria
Abenduak 13an 'Women Art Revolution' Donostian ikusgai
Plazandreok elkarteak Donostia Kulturarekin elkarlanean zine proiekzioa antolatu du gaurko, abenduak 13rako, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.


Feministaldia 2011ren ekimenaren harira antolatu dute gaurko zine emanaldia, Plazandreok eta Donostia Kulturak. Proiekzioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta 83 minutuko iraupena duen pelikula ikusgai izango da, 'Women Art Revolucion' izenekoa.
Mugimendu artistiko-feministaren sinesmen eta balioak zehazten dituen kontaketa da 'Women Art Revolution', eta 60ko hamarkadako gerraren kontrako mugimenduen  giza-eskubideen aldeko ibiblidearen hasiera biltzen du, Lynn Hershman Leesonek zuzenduta eta Judy Chicago, Ruby Rich, Miranda July, Hannah Wike, Martha Rossier eta VIoltte Leduc artistek parte hartzen dute besteak beste.
Emanaldia hizkuntza ofizialean izango da, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.