Abandonatutako txakurrei bigarren aukera eskaintzen dien hotela

Abandonatutako txakurrei bigarren aukera eskaintzen dien hotela AEBetako Home2 Suites hotelak kaleko txakurrak erreskatatu eta adopzioan jartzen ditu bezeroentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abandonatutako-txakurrei-bigarren-aukera-eskaintzen-dien-hotela/@@download/image/Dog-on-bed.jpg
2020/07/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

AEBetako Home2 Suites hotelak kaleko txakurrak erreskatatu eta adopzioan jartzen ditu bezeroentzat.
Abandonatutako txakurrei bigarren aukera eskaintzen dien hotela

Irudikatu oporretan hotelera iristean zure lagunik onena bihurtu daitekeen lau hankako bolatxo iletsu batek ematen dizula ongi etorria; polita, ezta? Bada hauxe da Hilton kateko Home2 Suites hotelak eskaintzen duen zerbitzu "berezia". Mississippin hasi dute esperimentua, bertako kaleetan abandonatutako txakurrak erreskatatu, garbitu eta albaitarira eraman ondoren, hoteleko bisitari bilakatuz. Beren egonaldia ahalik eta laburrena izatea dute helburu, hau da, bezeroren batek adoptatu bitartean.

Esperimentu hau 2018an harri zuten martxan, eta ordutik emaitza bikaina eman ditu; bezeroek beren egonaldian erreskatatutako txakurrak ezagutzeko, paseatzeko eta zaintzeko aukera dute, eta ondoren, adopzioa martxan jarri dezakete hala nahi badute. 

Adopziorako, bezeroek 50 dolar ordaindu behar dituzte eta paperak sinatu; horrekin batera, animaliei bigarren aukera bikaina eskaintzeko aukera dute. Orain arte 33 adopzio baina gehiago lortu dituzte, baina asko dira zain jarraitzen dutenak.