A matter of knife and depth

A matter of knife and depth https://www.gaztezulo.eus/albisteak/a-matter-of-knife-and-depth/@@download/image/This_Deafening_Whisper_A_Matter_Of_Knife_And_Depth.jpg
2012/05/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
This deafening whisper
129.zenbakia
A matter of knife and depth
Lehen EParekin indartsu datorkigu boskote gazte hau. Frantziak beti eman izan ditu proposamen interesgarriak, eta metala ez da salbuespena. Etorkizuneko joera baten aitzindari izan litezke hauek; metal basatidun oinarriari gehitutako estribillo itsaskorrek Kaliforniako punk-popa ekar baitezakete burura. Estudioko trikimailuez ere baliatu dira eurek egindako scratchak sartzeko. Konposaketa honi esker, musika hau doinu gogorretara ohitu gabeko belarrietara ere heltzea lor dezakete. Azpian interes komertzialak egon litezkeen arren, ezin ukatu teknika bikaina eta ukabilkada musikal bihurtuta transmititzen dituzten amorru tonak.