“A Guided Tour Of Madnessm”

“A Guided Tour Of Madnessm” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/a-guided-tour-of-madnessm/@@download/image/Madness_A_Guided_Tour_Of_Madnessm.jpg
2012/01/06
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Madness
125.zenbakia
“A Guided Tour Of Madnessm”
Izugarria! Madness ezagutzen baduzu, gozamen hutsa izango da box-set hau, are gozagarriagoa Ingalaterrakoak oraindik entzun ez badituzu! Hiru diskoz eta dvd batez osatutako lan honek Londreseko ska-pop talde mitikoaren ibilbide osoa ezagutzeko aukera dakarkigu, euren 70 abesti eta Madstock’92-ko zuzeneko ikus-entzunezko bat biltzen baititu. Liburuxka batekin osatua eta luxuzko aurkezpenarekin, bikaina. Historiako talde zoroenetakoa den honen mailara egindako lana. Badakizu, One Step Beyond!