95 urteko atleta

Vonda (Kanada) herrixkan orain 95 urte jaiotako Olga Kotelko atletak marka guztiak hausten jarraitzen du. Pista estaliko esprintetan, altuera eta luzera jauzietan, eta jauzi hirukoitzean urrezko dominak eskuratu zituen martxoan Budapesten egin zuten Munduko Atletismoko Master Txapelketan, baina jabalina eta pisu jaurtiketan ere aditua da kanadarra. 30 errekor baino gehiago ditu, eta 750 urrezko domina eskuratu ditu 77 urterekin lehiatzen hasi zenetik. Montrealgo Neurologia Institutuko sendagileek hainbat azterketa egin dizkiote, eta Kotelkoren zeluletako mitokondriak adin horretako pertsonenak baino osasuntsuago daudela baieztatu dute.