9.000 eurotako ardoa

9.000 eurotako ardoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/9000-eurotako-ardoa/@@download/image/35p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Frantziako Calais hirian duela gutxi egindako enkantean 9.000 euro eskaini zituzten Château Lafite Rotschild izeneko ardo botila baten truke. Ardoa 1811. urtekoa zen. Dena dela, ardo gazteagoak ez zituzten askoz merkeago saldu: pentsa, 1982ko ardo kutxa baten ordainean 14.000 euro eman zituzten enkante berean.