90 kiloko tumorea

Vietnamgo Dui Hai gazteari 90 kilogramoko tumorea kendu diote eskuin hankatik. Mckay Mckinnon mediku estatubatuarrak egin dio ebakuntza eta ospitaleak beregain hartu ditu gastuak, familiak ez baitzuen dirurik. Lau urte zituela hasi omen zitzaion tumorea hazten, hamazazpirekin prozesua geldiarazteko saiakera egin zuten doktoreek, baina porrot. Egin berri dioten ebakuntzatik egoki osatzeko duen probabilitatea ere %50ekoa da.