80 arrain eta landare espezie berri

Zeelanda Berriko Kermadec irlaren aberastasunaren ale batzuk azaleratu dituzte zientzialariek. Braveheart ontziko tripulazioak 80 arrain eta landare espezie berri aurkitu ditu: lehoi zebra arraina, adibidez. 30 bat zentimetro luze da, sakonera gutxiko uretan bizi da, eta ezkata distiratsuak eta hegats zorrotz eta pozoitsuak ditu. Ur epel eta tropikalen arteko nahasketagatik ei da horren baliotsua hamahiru sumendi irlez osaturiko artxipielagoa. Polinesiarrek duela 1.000 urte inguru zapaldu zuten ordura arte birjina zen uhartea. Jarraian Zeelanda Berriko indigenak iritsi ziren, eta XVIII. mendean europarrez betetako baleontziak.