8 Mile (8 millas) **

8 Mile (8 millas) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/8-mile-8-millas/@@download/image/26p44-3.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Curtis Hanson. Aktoreak: Eminem, Kim Basinger, Brittany Murphy, Taryn Manning. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 118 minutu.
26.zenbakia
8 Mile (8 millas)   **
 L.A. Confidential maisulan finarekin zinema beltza eraberritu zuen Curtis Hanson zinemagileak. Pelikula honetan, ordea, rap musikari baten bizipen gordinak dakarzkigu. Eminem polemikoak jokatzen du rol nagusia. Kim Basingerrek haren amarena egiten du. Detroit hiriko auzune txiro batean bizi da Jimmy Smiths Jr. rap musikari errebeldea. Arrakastarekin egiten du amets gauero, baina bizitza gordina da oso. Inguratzen duen guztiaren aurka sentitzen duen gorrotoak gero eta abesti bortitzagoak idaztera bultzatuko du mutila. Eminem musikariaren luzimendu hutserako diseinatutako ekoizpen arrunta besterik ez da.