8 femmes (8 mujeres) ***

8 femmes (8 mujeres) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/8-femmes-8-mujeres/@@download/image/16p42-5.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: François Ozon. Aktoreak: Isabelle Huppert, Catherine Deneuve, Virginia Ledoyen. Generoa: komedia / musikala. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2002. Iraupena: 103 minutu. 
16.zenbakia
8 femmes (8 mujeres)   ***
Oso gaztea izan arren, kultuko zinemagile bihurtu da dagoeneko François Ozon frantziarra. Les Amants criminels, Gouttes d'eau sur pierres brülantes eta Sous le sable filmak dira horren lekuko. Oraingo honetan, suspensea eta zinema beltza maisutasun handiz uztartzen ditu Ozonek  8 femmes iradokitzailean. Hilketa bat jazo da etxalde urrun batean. Etxeko nagusia hil dute, eta zortzi susmagarri daude. Emakumeak guztiak. Denbora aurrera doan heinean, elkarri dioten mesfidantza areagotuz joanen da. Atsegin handiz dastatzen da emakumezko aktore finez jositako vodevil musikal beltz hau. Goxoki fina da.