“60'S Rocksteady & Reggae” ****

“60'S Rocksteady & Reggae” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/60s-rocksteady-amp-reggae/@@download/image/Hypocondriacs_60_S_Rocksteady_&_Reggae.jpg
2011/06/04
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Hypocondriacs
119.zenbakia
“60'S Rocksteady & Reggae” ****
Lan arraroa madrildar hauena, izan ere, inork ez daki zein dagoen proiektu misteriotsu honen atzean. Granadians edo Upstemians-eko kideak direla diote batzuek, besteek ezetz, eta beraiek, berriz, 1969ko talde madrildar bezala aurkeztu dute euren burua. Dena dela, hau gutxienekoa da, eta segituan ahazten da diskoko lehen rocksteady eta early reggae taupadak entzunda. Erritmo lasaia eta dantzagarria, musikalki bikaina, eta ahots eta koru ezin hobeak. Badakizue, hondartzara joan eta etzateko bikaina. Rocksteady-aren klasikoak atsegin badituzu, berandu zabiltza, esku artean izan beharko zenuke jada.