6 monos enjaulados

Eskertu egiten den disko horietako bat: horixe da Twobascos Records disketxe bilbotarrak plazaratutako bilduma hau. Oinarri elektronikoak jainkotu diren honetan, rock´n´rolla oraindik bizirik dagoela erakusten da hemen; tarteka marteka, une jakinetan, hori bai. Los Muelles, Lucky Dados, Dirty Jackets, EMS, Negra Loca eta Yellow Fingers taldeen bina abesti dakartza diskoak. Guztien artean, ni Lucky Dados-ekin geratzen naiz, Brian Setzer eskolako bere rockabilly-arekin. Eta baita Dirty Jackets-en rock gitarreoarekin ere.