54 euro liga irabazteagatik

54 euro liga irabazteagatik Espainiako futbol liga irabazi zuen gizonezko bakoitzak aldiz 300.000 euro jaso ditu. Bidezkoa iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/54-euro-liga-irabazteagatik/@@download/image/1495286392_364249_1495286509_noticia_normal.jpg
2018/05/15
albiste-laburra
Espainiako futbol liga irabazi zuen gizonezko bakoitzak aldiz 300.000 euro jaso ditu. Bidezkoa iruditzen zaizue?
54 euro liga irabazteagatik

Bigarren aldia da Madrilgo Atletiko femeninoak futbol liga irabazi duela, baina eskuratu duten ordainsariak polemika piztu du. Taldeak 1.352 euro jaso ditu, hau da, 54 euro jokalari bakoitzeko. Zifra baxua iruditzen bazaizue, gizonezko jokalari bakoitzak jasotzen dituen 300 mila euroekin alderatuta, oraindik ere irrigarriagoa da.

 

 

Espainian izugarrizkoa da emakume eta gizon futbol jokalarien arteko soldata ezberdintasuna, eta oraindik asko egiteke dagoen arren, beste herrialdeetan hasi dira pausoak ematen. Norvegiako emakumezkoen eta gizonezkoen futbol taldeko jokalariek soldata bera izango dute aurrerantzean, eta berdina lortu dute Australian. Noizko gurean?