%500 katamotz gehiago, %1800 otso gris gehiago: Europako harrapakari handiak kontinentera itzultzen ari dira

%500 katamotz gehiago, %1800 otso gris gehiago: Europako harrapakari handiak kontinentera itzultzen ari dira Historikoki Europako animaliarik zabalduena bisontea izan da. Kontinentean dugun belarjale espezierik handiena da. Alabaina, bere bizilekuaren suntsitzeak eta ehizak ia desagertzear utzi zituen. Euren egoera berean daude hartzak, otsoak, katamotzak, kastoreak eta beste hamaika espezie. Milurtekoan zehar euren kopurua murrizten joan da, batez ere azken 500 urteetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/500-katamotz-gehiago-1-800-otso-gris-gehiago-europako-harrapakari-handiak-itzultzen-ari-dira/@@download/image/1366_2000.jpeg
2022/10/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Historikoki Europako animaliarik zabalduena bisontea izan da. Kontinentean dugun belarjale espezierik handiena da. Alabaina, bere bizilekuaren suntsitzeak eta ehizak ia desagertzear utzi zituen. Euren egoera berean daude hartzak, otsoak, katamotzak, kastoreak eta beste hamaika espezie. Milurtekoan zehar euren kopurua murrizten joan da, batez ere azken 500 urteetan.
%500 katamotz gehiago, %1800 otso gris gehiago: Europako harrapakari handiak kontinentera itzultzen ari dira

Orain, ordea, datu berriek erakusten dute hainbat ugaztunen populazioa hazten ari dela berriz ere. Otsoak, hartzak, bisonteak, kastoreak, eta baita dortokak ere, Europara itzultzen ari dira, baina zergatik?

Otso grisak dira euren populazioan hazkunde gehien izan dutenak. Animalia hauek XX. mendean ia erabat desagertu ziren, gizakiek euren habitata inbaditu zutenean eta hauek ehizatzen hasi. 1965. urtetik, ordea, euren populazioa %1.871 hazi da. 

Otsoak bakarrik ez dira ugaritzen ari, hartza ere bueltan den beste haragijalea da. 1960. urtetik %44 hazi da bere populazioa. Kastoreen kasuan, XX. mendean 1.200 soilik zeuden Europan. Orain milioitik gora dira! Bisonteak berriz, %399 hazi dira 1971. urtetik. Nola lortu da hau?

Hitz gutxitan: eurak desagerrarazten ari ziren jarduera guzti horiek geratuz. Ehiza debekatzea, behar dena baino gehiago ustiatzeari uztea eta espezie hauen bizilekuak ez suntsitzea izan dira gakoa. Europan, laborantza lurrak murriztu egin dira azken 50 urteetan eta honegatik animalia hauek euren ohiko bizilekuetara itzuli ahal izan dute. 

Gutxiagorekin gehiago ekoiztu badezakegu, animalia basatientzat espazio gehiago utziko dugu. Nekazaritzako ekoizpeneko hobekuntzek hedapena gelditu dute elikagai gehiago sortzen ditugun bitartean. 

Bestalde, animalia hauek ehizatzeari ere utzi diogu. Herrialde askok animalia hauek babesteko politikak indarrean jarri dituzte, ehiza erabat debekatuz edo kuotak ezarriz. 

Berri onak badira ere, planetako basa-bizitza abiadura bizian ari da desagertzen. Milioi bat espezie desagertzeko arriskuan daude eta Europako paisaia gehienak baldintza txarretan daude.