50 urte atzera

James Simpsonek diru-zorroa galdu zuen bere neska-lagunarekin lehen aldiz dantzalekura joan zen egun berean. Orain dela 50 urte izan zen. Mende erdi geroago, galdutako kartera Mariemont hirian (Ohio) agertu da, eskola bat eraitsi dutenean. Simpsonek orduko gidabaimena berreskuratu du, argazki zaharrak eta 1963ko graduazio festako sarrera! Oroitzapen politak, baina galdutako diruaren arrastorik ez!