45 musika jaialdi genero berdintasunean oinarritutako kartelak sortzera konprometitu dira 2022rako

45 musika jaialdi genero berdintasunean oinarritutako kartelak sortzera konprometitu dira 2022rako Nazioarteko berrogeita bost jaialdi, genero berdintasunaren alde, beren ondar alea jarri nahian dabiltza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/45-musika-jaialdi-genero-berdintasunean-oinarritutako-kartelak-sortzera-konprometitu-dira-2022rako/@@download/image/62498721_2275409456054368_6755789097668706304_n.jpg
2019/06/27

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei
Argazkia: Gaizka Peñafiel

Nazioarteko berrogeita bost jaialdi, genero berdintasunaren alde, beren ondar alea jarri nahian dabiltza.
45 musika jaialdi genero berdintasunean oinarritutako kartelak sortzera konprometitu dira 2022rako

Hori dela eta, beren jaialdietan 2022rako beren kartela generoari dagokionez 50/50ekoa izatea nahi dute, hau da, ahal den neurrian jaialdietako kartelen erdiak emakumezkoek osatzea eta beste erdia gizonezkoek.

Erresuma Batuko PRS fundazioaren ekimenetik sortu da ideia, helburua emakumeei musikaren industria eraldatzen laguntzea da. Horrela, fundazioak berak sortu zuen Keychange jaialdiaz gain, ekimen honetara beste zenbait jaialdi batu dira, hala nola, Kanadako BreakOut West, North by North East, New York-eko jazz jaialdia, A2IM indie astea, BBC Proms, Kendal Calling eta Liverpool Sound City besteak beste.

Keychange jaialdiaren sortzaileek generoaren aldetik oreka mantentzearen konpromisoa hartu dute eta noski, baita bertara batu diren beste jaialdiek ere. Horrela, industria munduan dagoen desorekarekin hautsi nahi dute, berdintasunari keinuak eginez. Zer iruditzen zaizu ekimen hau?