400 gasteiztar baino gehiagoren artean errotuladorez egindako Gernikaren horma-irudia jarri dute Europa Jauregian

400 gasteiztar baino gehiagoren artean errotuladorez egindako Gernikaren horma-irudia jarri dute Europa Jauregian Hemendik aurrera Europa Jauregiko jardueretara, kongresuetara eta ekitaldietara joaten diren pertsona guztiek ikusi ahal izango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/400-gasteiztar-baino-gehiagoren-artean-errotuladorez-egindako-gernikaren-horma-irudia-jarri-dute-europa-jauregian/@@download/image/gernika-1.jpeg
2022/06/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hemendik aurrera Europa Jauregiko jardueretara, kongresuetara eta ekitaldietara joaten diren pertsona guztiek ikusi ahal izango dute.
400 gasteiztar baino gehiagoren artean errotuladorez egindako Gernikaren horma-irudia jarri dute Europa Jauregian

400 gasteiztarrek baino gehiagok errotuladorez egindako horma-irudi kolaboratiboa egongo da ikusgai Europa Jauregiko Avenida aretoan modu iraunkorrean. Picassoren Gernika ospetsuaren txokolatezko erreplika egin zuten apirilean, tamaina originalean, eta horma-irudi hau erakusketa harekin lotuta egindakoa da.

"Egitasmo hark izandako emaitza polita ikusita, esperientzia kolaboratibo hori aprobetxatu nahi izan dugu modu sinbolikoan adierazteko Gasteizen bakearen eta giza eskubideen balioa defendatzen dugula, eta gerrek mina eta heriotza baino ez dituztela eragiten. Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da Genevako Hitzarmenaren konpromisoa gogoratzea, hau da, gerren ondorioz, indarkeriaren ondorioz edo haien oinarrizko eskubideak urratzen dituztelako ihes egiten duten pertsonak babesteko konpromisoa”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.