400 bular-inplanteren lapurreta

Lapur talde armatu batek 400 bular-inplante zeramatzan posta-zerbitzuko furgoneta bat ostu zuen Brasilgo Rio de Janeiro hirian. Kirurgia plastikoaren industria garrantzi handikoa da Brasilen, eta, inplante bakoitzak 400 euro inguru balio duela kontuan izanda, ondoriozta daiteke lapurrek negozio bikaina egin zutela.