38.000 sms bidali zituen

Poloniako Slupsk hiriko autobus gidari batek lanpostua galdu du enpresaren sakeleko telefonoarekin 38.000 sms bidaltzeagatik. Denbora tarte batean, Leszek Wojcikek 1.500 sms bidali zituen egunero, 30.000 euro inguruko saria banatzen zuen lehiaketa batean parte hartzeko. Parte hartzeko epea amaitu zenean, 27.500 eurokoa zen Wojciken telefono-faktura. Bere enpresak, hilabetean, langile bakoitzeko baimentzen dituen bost euroak baino zertxobait gehiago, ezta?