36 urteren ostean Joseba Sarrionandia Iurretara itzuli da

Joseba Sarrionandia idazle ezaguna eta ETAko kide ohia Euskal Herrira itzuli da 36 urte erbestean egon ondoren. Halaxe informatu du Anboto.org atariak.
Martuteneko kartzelatik ihesaldi entzutetsua egin ondoren, orain Kubatik itzuli da hamaika liburu idatzi ostean, eta Euskal Herriko idazlerik garrantzitsuenetako bat bihurturik.
Iurretan (Bizkaia), bere jaioterrian dago Sarrionandia bere senitarteko eta lagunak bisitatzen. Anboto.org atariari egin dizkion adierazpenen arabera onartu du "herri ezberdin" bat aurkitu duela "jende ezberdinarekin" eta "niretzat ezezagunak diren gauzekin".
Sarrionandiak 1985eko uztailaren 7an egin zuen ihes Iñaki Pikabea "Piti"-rekin batera Imanolek kartzelan eman zuen kontzertu bat baliaturik, bafle batean ezkutatuta. 30 bat urte inguruan inor ez zekien non zegoen, nahiz eta bere sorkuntza literarioak Euskal Herrira iristen ziren. 2016an publiko egin zuen La Habanan bizi zela bizitza normala egiten.