30 euroko gutun-azal bat hilabete osoan zehar hartuko ez dituen kafeengatik

Ez da hala ere, Trujillo-k bere bezeroengandik jaso duen enpatia eta solidaritate keinu bakarra. Pasa den ostiralean bezero batek azaroan zehar hartu ezingo dituen kafe guztiak ordaindu zizkion, eta oraingoan 30 euro aurkitu ditu gutun-azal anonimo baten barruan.
Ostalari bilbotarrak Facebook-eko argitalpen baten bidez eskertu zuen bere bezeroen jarrera: Laster arte zioen gutun-azal bat aurkitu nuen. Ustezko bezeroak 30 euro uzten zizkion azaroan zehar bere tabernan hartu ahal ezingo dituen kafe guztiengatik.
La Viña-ren jabeak aitortu du keinu hauek sekulako indarra eman diotela negozioarekin aurrera jarraitzeko behin debekuak amaitzen direnean: Jarraitzeko eta betirako, zehaztu du. Pandemian zehar ahal den bezala bizirauten egon ondoren, atea itxi behar zuen lehen egunean horrelako zerbait aurkitzea sekulakoa izan dela aitortu du eta goiz guztia eman zuela hunkituta negarrez.