25.000 urte dituen lepokoa Zestoan

Jendeak itxurari gero eta garrantzia handiagoa ematen diola esaten da, baina Goi Paleolitoan inguru hauetan zebiltzan gizakiek ere zaintzen zuten euren irudia. Zestoako Irakaitz aztarnategian topatu duten apaingarria Iberiar penintsulan topaturiko zaharrena da.
Irakaitz sona handiko aztarnategia da, Europako aberatsenetarikoa. 1998an hasi zen Aranzadi elkartea bertan indusketak egiten eta ordutik hona balio arkeologiko eta antropologiko handiko ehundaka pieza topatu dituzte. Bi gune nagusi topatu dituzte bertan, bata Behe Paleolitikokoa, duela 250.000 urte inguruko hainbat tresna gordetzen dituena eta bestea Goi Paleolitikoko Gravette aldikoa, duela 25.000 urteko gure espezie bereko gizakien arrastoak eman dituena.
Gune honetan topatu dute lepokoa. Hamar zentimetro ditu luzeran eta hiruzpalau zabaleran, eta apaingarri gisa ez ezik harrizko beste tresna batzuk konpondu nahiz zorrozteko erabiltzen zutela azaldu dute ikerlariek. Gisa honetako apaingarri gehiago ere topatu izan dira inguru hauetan, esaterako Praileaitz kobazuloan duela 15.000 urteko idunekoa topatu zuten, baina Iberiar Penintsulan aire librean agertutako zaharrena da hau.
Historiaurreko gizaki hauek talde txikietan mugitzen zirela azaldu dute ikerlariek, normalean ez zirela dozena bat lagun baino gehiago izaten, eta nomadak zirela, hau da, batetik bestera ibiltzen zirela elikagai gisa. Baina Irakaitz kanpamendu handi baten mailan ei dago aztarnategi gisa, Paleolitiko osoan ia etenik gabe belaunaldi ezberdinek urtero denboraldi luzeak egin eta bere arrastoak utzi baitituzte bertan.
EHU eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek urtero hiru aste egiten dituzte bertan aztarna bila. Aurtengo ekinaldian egunean 40 bat pieza topatu ahal izan dituztela azaldu dute Aranzadiko ordezkariek. Lepokoaz gain Goi Paleoloitikoko gezi puntak, suharriak, zulakaitzak eta marruskak ateratzen joan dira egunez egun.