22 gramo zikinkeria

Graham Baker australiarrak 26 urte eman ditu zilborrean pilatutako hauts eta zikinkeriak kristalezko potetan gordetzen. Hiru eta laurden betetzea lortu du, baina beste bost egin arte ekimen xelebre honekin jarraituko duela aurreratu du. Behinola, zilborra garbitzen ari zela, bere buruari galdetu omen zion halako zenbat sustantzia produzitzeko gai ote den pertsona bat. Jakiteko modu bakarra zegoen eta, beraz, urte hauek guztiak uzta pilatzen pasatu ditu