2027rako Italiak oilo erruleetatik jaiotzen diren txita arrak sakrifikatzeari utziko dio

2027rako Italiak oilo erruleetatik jaiotzen diren txita arrak sakrifikatzeari utziko dio 2026. urteko abenduaren 31tik aurrera, oilo erruleen txita arrak ez dira dira sakrifikatuak izango Italian. Urtero 40 milioi txita ipintzen dira zintetan hauek xehatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2027rako-italiak-oilo-erruletatik-jaiotzen-diren-txita-arrak-sakrifikatzeari-utziko-dio/@@download/image/txita arrak.png
2022/02/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2026. urteko abenduaren 31tik aurrera, oilo erruleen txita arrak ez dira dira sakrifikatuak izango Italian. Urtero 40 milioi txita ipintzen dira zintetan hauek xehatzeko.
2027rako Italiak oilo erruleetatik jaiotzen diren txita arrak sakrifikatzeari utziko dio

Abeltegi industrialetako olio erruleetatik jaiotzen diren txita arrek ezin dute gizentzeko oilasko bihurtu, eta horregatik urtero 40 milioi txita ar akabatu egiten dira. 

Praktika krudel honekin amaitzeko, Italiako Diputatuen Kamerak betoa jarri dio. Zuzenketa bat onartu du hilketa selektibo honen aurka. 2026ko abenduaren 31tik aurrera Gallus gallus domesticus deitutako espezieko txita arrak ezingo dira sakrifikatu. 

Neurria Franscesca Galizia-k aurkeztu zuen. M5S taldeko arduna da Europako Politika komisioan. Neurria orain bere azken onarpenaren zain dago. Espero da 2022 hasiera honetan Senatuak zuzenketa berria onartzea. Neurri bera jada onartua izan da Frantzia eta Alemanian. Honela, herrialde horietan txita arrak sakrifikatzeari utziko zaio urte honen bukaeran edo datorrenaren hasieran. Animalien Berdintasunaren aldeko taldeek garaipen moduan jaso dute berria.