2021eko Ozeanoen tenperaturak inoizko altuenak

Badira jada urte batzuk atmosferaren tenperatura modu konstantean goran doana, urtez urte markak hautsiz. Berriki burutu den ikerketak erakusten du ozeanoetako tenperaturak ere bide beretik doazela eta 2021. urtean errekor guztiak hautsi zirela, erregistratzen hasi zirenetik behatu diren tenperatura beroenak erregistratuz.
Klima aldaketak mundu osoko kliman du eragina jada. Ez dira eskualde zehatzetako jazoera isolatuak, aldaketa meteorologikoak mundu osoan atzeman daitezke. Horietako adierazgarri bat ozeanoen tenperatura maila altuak dira eta pasa den 2021 urtean sekula baino beroagoak egon dira.
1955. urtean hasi ziren Ozeanoetako tenperaturak erregistratzen eta urtez urte igotzen joan den parametroa izan da. Bigarren urte beroena 2020a izan zen eta hirugarrena 2019a. Berotegi efektuaren ondorioak ederki islatzen du zerrenda honek.
"Ozeanoen tenperatura etengabe igotzen ari da mundu mailan eta hau da adierazle nagusia baieztatzeko krisi klimatikoa gizakiak sortua dela", aipatu du Kevin Trenberth-ek, Coloradoko Zentro Nazionaleko Atmosfera Ikerketako zientzialariak.
Trenberth-en aburuz, epe luzera begira Ozeano Atlantikoan eta Hego Atlantikoan nabarituko da gehien berotegi efektu honen ondorioak. Alabaina, Iparraldeko Ozeanko Pazifikoak ere igoera handia pairatu du 1990. urtetik. Mediterraneo Itsasoak ere, 2020ko tenperaturak gainditu ditu 2021ean.
Planetaren desdoitzean gizakiak eraginik izan ez duela baieztatzea jada ezinezkoa da. Pasa diren bi mendeetatik hona atmosfera karbonoz betetzen joan gara egunez egun. Lur planeta puntu kritiko batetara iristen ari da, eta hori dela eta, jada ekosistema natural guztietan eragina du. Hain da horrela, gizakia ere arriskuan dageola, guztia baita natura, gu barne.