2020an Kenyan ez da errinozerorik hil ezkutuko ehizagatik

2020an Kenyan ez da errinozerorik hil ezkutuko ehizagatik 2020an zehar Kenyan ez zen inongo errinozerorik ezkutuko ehizaren biktima izan. Baina ez hori bakarrik, ugaztun hauen biztanleria %111 hazi zen herrialdean IFAW erakundeak informatu duenez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2020an-kenyan-ez-da-errinozerorik-hil-ezkutuko-ehizagatik/@@download/image/Captura de pantalla 2021-08-23 a las 8.22.55.png

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2020an zehar Kenyan ez zen inongo errinozerorik ezkutuko ehizaren biktima izan. Baina ez hori bakarrik, ugaztun hauen biztanleria %111 hazi zen herrialdean IFAW erakundeak informatu duenez.
2020an Kenyan ez da errinozerorik hil ezkutuko ehizagatik

Erakundeak adierazi duenez, azken ñ urteetan ezkutuko ehizaren murrizketa jarraitua behatu da errinozeroei dagokionez, erakutsi hauek babesteko hartutako neurriak eraginkorrak direla. 

IFAW-aren arabera, Kenyak 2019an 1.441 errinozero izatetik 2020an 1.605 izatera igaro zen. Pasa den otsailean Kenyako Landare eta Animalia Basatiak babesteaz arduratzen den erakundeak (KWS) baieztatu zuen 2020an herrialdeak gutxitan gertatutakoa jazo zela herrialdean: ezkutuko ehiztarien erruz ez zen inongo errinozerorik hil.

Honela, 2013an ezkutuko ehizagatik 59 errinozero erail bazituzten, 2020an ez zen bakar bat ere hil. Aldea nabarmena da! Orain helburua, elefanteen ehiza ezkutua dela eta, animalia hauetako bakar bat ere ez hiltzea dela adierazi dute. Izan ere, ehiztari hauen erruz urtean 340 elefante hiltzen baitira.