"2020 Game": urteko hondamendi guztietatik ihes egin behar da doako joko honetan

"2020 Game": urteko hondamendi guztietatik ihes egin behar da doako joko honetan Jokoaren sortzailea Max Garkavyy da eta jada 15.0000 dolar bildu ditu donazioen bitartez, nahiz eta jokoa doakoa den. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2020-game-urteko-hondamendi-guztietatik-ihes-egin-behar-da-doako-joko-honetan/@@download/image/Captura de pantalla 2021-01-21 a las 7.49.02.png
2021/01/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jokoaren sortzailea Max Garkavyy da eta jada 15.0000 dolar bildu ditu donazioen bitartez, nahiz eta jokoa doakoa den.
"2020 Game": urteko hondamendi guztietatik ihes egin behar da doako joko honetan

2020. urtea gure oroitzapenetan denbora askoan egongo da, inoizko 12 hilabeterik txarrenak bezala. Ideia horretatik tiraka sortu zen 2020 Game deitutako jokoa. Helburua oso sinplea da: ahalik eta azkarren 2021. urtera ihes egitea nahiz eta beharbada ez den dioten bezain ona.  

2020 Game jokoan jolasteko esteka honetan sartu besterik ez da egin behar, mugikorreitk edo ordenagailutik eta pantailan azaltzen diren norabide teklak erabili mugikorraren kasuan, eta teklatukoak, ordenagailuaren kasuan. Horrela, protagonista aurrera zein atzera mugitu ahal izango dugu edo oztopoen gainetik salto egin ahal izango du.

Jokoa 2019. urte bukaeran hasten da, kontrolak erabiltzen ikasi dezagun eta apurka apurka 2020ko hasieretara goaz, non Australiako sute lazgarrietan aurkitzen garen. Ondoren, nola ez, pandemia dator, birus erasoaldi batekin, burtsaren erorikoarekin eta konfinamenduarekin. 

2020 Game jokoaren diseinu retroa oso zainduta dago, eta keinu eta detaileak jokoaren mapa guztian zehar aurkitzen dira. Umore ukitua momentu oro aurkitu daiteke, komuneko paperari erreferentzia barne. 
2020 Game jokoaren atzean Max Garkavyy dago, eta bere hitzetan egun erakunde handi bateko bulego lan aspergarrian dabil. Deskribapen honek ezagutzera eman du bera, eta jokoa gustatu zaion orok donazioak uzteko webgunea ere ireki du, jokoak garatzera lan egitea du helburu baitu etorkizun batean. 

Oraingoz Garkavyy-k 15.000 dolar inguru bildu ditu eta 2.200 donazio baino gehiago jaso ditu. Honela jarraitu ez gero, 2021. urtean bideo-jokoak sortzen eta garatzen jarraitu ahalko du.