“Why Am I Doing This?”: Musika talde batekin biran joatearen inguruko dokumentala sarean ikusgai

“Why Am I Doing This?”: Musika talde batekin biran joatearen inguruko dokumentala sarean ikusgai Orain dela hilabete inguru atzera, Dave Grohl-ek “What Drives Us” doklumentala estreinatu zuen, aurpegi ezagun ugarirekin, furgoneta hartu eta biran joatearen onurei buruz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201cwhy-am-i-doing-this-201d-musika-talde-batekin-biran-joatearen-inguruko-dokumentala-sarean-ikusgai/@@download/image/Captura de pantalla 2021-06-18 a las 8.08.17.png
2021/06/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Orain dela hilabete inguru atzera, Dave Grohl-ek “What Drives Us” doklumentala estreinatu zuen, aurpegi ezagun ugarirekin, furgoneta hartu eta biran joatearen onurei buruz.
“Why Am I Doing This?”: Musika talde batekin biran joatearen inguruko dokumentala sarean ikusgai

Intentzio onak izangatik, Foo Fighters-eko buruak musika munduan inoiz entzun gabeko aurpegia erakusten zuen: furgonetan beharrean mota guztietako autobus txikietan biran ateratzen ziren abeslari eta musikariena. Errealitate hori existitzen da, noski. Alabaina, honen puntu kontrajarri bezain interesgarri moduan “Why Am I Doing This?” ekoizpena aurkitzen da. Itxura amateurra du Eric Fundingsland-en lanak, baina hain zuzen horregatik ikuslea egiazkoa den musikaren alderdi horrekin zipriztitzen du, biran joatea ia baliabide logistiko eta dirurik gabe ez baita dirudiena bezain zoragarria. 

Esperimentu zintzo bezain ezinbesteko honetan ikusi daitezke Steve Albini (Shellac), Andy Cohen (Silkworm, Bush), Joe Preston (Melvins, High On Fire), Tim Midyett (Silkworn, Sunn O))), Ryan Nelson (Soccer Team), Conan Neutron (Replicator)… Dokumentala esperimentu ezinbestekoa da biran joatearen jokabide masokista ulertzeko; arteari emana bizitzeak asko baitu sufrimendutik ere. Dokumentalaren deskibapenean Fundingsland-ek dioen bezala obra hau “Existitzen diren hainbat eta hainbat Dave Grohl-ez aske dago”. Gozatu!

Hemen dokumentala oso-osorik: