“True crime”-ak ikustea gustatzen zaizu? Adi!
Ostiral gaua da, aste guztiko nekearen ostean, atseden hartu nahi duzu eta erlaxatzeko true crime bat aukeratzen duzu. Bada, kontuz, psikologo batek dioenaren arabera honelakoak erlaxatzeko aukeratzen badituzu arazo emozionalak esperimentatzen egon zaitezke.
Thema Bryant psikologoa izan da honetaz ohartarazi duena. Bere esanetan, benetan krimenak, lo hartu aurretik, deskonektatzeko erabiltzen dituenak traumak izan litzake eta horregatik programa estilo hauek “familiarrak” suertatzen zaizkio eta laguntza psikologikoa behar duenaren seinalea izan omen liteke.
Bere hitzetan: “Lotara joan aurretik erlaxatzeko duzun modua benetako krimen baten hiru atal ikustea badira, hausnartzera animatzen zaitut: zergatik erlaxatzen zaitu traumak?”.