“Save Pub Life”: Budweiser garagardo markak opari txartelak sortu ditu pub britainiarrak salbatzeko

“Save Pub Life”: Budweiser garagardo markak opari txartelak sortu ditu pub britainiarrak salbatzeko Berrogeialdiagatik Europan hamaika negoziok euren ateak itxi behar izan dituzte. Horien artean sektorerik kaltetuenetakoa ostalaritza da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201csave-pub-life201d-budweiser-garagardo-markak-opari-txartelak-sortu-ditu-pub-britainiarrak-salbatzeko/@@download/image/budweiser-save-pub-life-00-700x406.png
2020/04/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Berrogeialdiagatik Europan hamaika negoziok euren ateak itxi behar izan dituzte. Horien artean sektorerik kaltetuenetakoa ostalaritza da.
“Save Pub Life”: Budweiser garagardo markak opari txartelak sortu ditu pub britainiarrak salbatzeko

Hori dela eta, Budweiser garagardo markak betiko pub britainiarrak babesteko ekimen bat jarri du martxan. Horrela jaio da Save Pub Life egitasmoa. Babesa emateko opari txartel batzuk erosi litezke enpresaren webgunean trago bat balio dutenak, eta hauek berrogeialdia igarotzean trukatu ahalko dira pub-etan. 

Horrela, egitasmo honekin alde batetik, honetarako Budweiser-ek martxan jarri duen plataforman nahi duten pub-ek izena eman dezakete eta bestalde, 10-100 libra arteko prezioak dituzten opari txartelak erosi ditzakete kontsumitzaileek lokal hauei babesa emateko. Modu honetara, taberna hauek diru-sarrerak izaten jarraitu ahal izango dute eta bezeroa bermatu berriz ere ateak irekitzen dituztenerako. 

Budweiser-ek adierazi du txartel hauekin lortzen duen diru guztia plataforman parte hartu duten lokal guztien artean banatuko duela. Ez hori bakarrik, izan ere, garagardo markak saldutako txartelen balorea bikoiztuko du. 
Ekimen ederra da markaren bezero nagusiak diren ostalariak zaintzeko. Ekimena ongi badoa markari ere onurak ekarriko dizkio gainera. Estrategia burutsua zinez.

The Garage Gasteizen
Gurean, antzeko zerbait bururatu zaio The Garage deitzen den Gasteizeko lokalari. Horrela pote solidarioak martxan jarri ditu. The Garage aisialdirako gune dotoreak bere sare sozialetan hauxe jarri du: Badakigu gorputzek ateratzeko beharra dutela garagardo batzuk hartzera, baina ez da momentua. Orain guztiok elkar hartu behar dugu egoera honetatik ahalik eta azkarren atera gaitezen.

Horretarako hiru pausu bete beharko dira
1. The Garage Gasteizen web gunean sartu eta pote batzuk partekatu.
2. Partekatutako kopuru horren %100a Gurutze Gorriari igorriko diote The Garage-ekoek material sanitarioa erosi dezaten.
3. Guzti hau pasatzean eta elkar ikusi gaitezkeenean, The Garage-en festa bat antolatuko du eta bertan erositako garagardoak edan ahal izango dira.

Batuko zara festara?