“Quiet” mugimendua: Isiltasunaren oasia hirien bihotzetan

“Quiet” mugimendua: Isiltasunaren oasia hirien bihotzetan Gordon Hempton ekologista akustikoak isiltasunaren parkeen sarea sortu nahi du planeta osoko hirietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201cquiet201d-mugimendua-isiltasunaren-oasia-hirien-bihotzetan/@@download/image/15931069335144.jpg
2020/07/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gordon Hempton ekologista akustikoak isiltasunaren parkeen sarea sortu nahi du planeta osoko hirietan.
“Quiet” mugimendua: Isiltasunaren oasia hirien bihotzetan

Pandemiak ekarri duen konfinamendu egoeragatik asko hasi gara berriz ere txorien soinuak entzuten, edo gure pausuen hotsak kalean zehar. Isiltasunak dakarren magia da. Izan ere, konfinamenduak zerbaitetarako balio izan bazuen hirietako zarata gutxitzeko izan zen eta 55 dezibeliotatik beherako bizitzaren onurez jabetzeko. 

Gordon Hemptonen ustez iluntasunari bezain besteko beldurra dio isiltasunari jendeak. Ezazagunari beldurra da finean, hirietan zarata artean bizitzera ohitu baikara, konturatu gabe horrek gure osasunean duen eragina. Konfinamenduaren esperientziak isiltasunaren onurak berraurkitzeko balio izan digu.

Gordon Hempton-ek munduari bira eman dio isiltasun naturalaren bila. Leku bakoitzeko bertako soinuak erregistratzea izan zuen helburua. Bidaia horretan “kordura oasiak” bilatu zituen, mundu zaratatsuaren mugetan. Bere azken proiektua “Quiet Parks International” deitzen da eta mundu osoan “isiltasunaren parkeak” deitutako guneak sortzea du xede. 

Europan parkeak
Europan Suedia agertzen da horrelako parkeen buru. Stockholm-en bertan “isiltasunaren” bost parke daude. Hirian dauden parkeak dira, beraz, isiltasun natural erabatekoa ezinezkoa da, baina badaude guneak non soinu naturalak lehen lerroan daude eta hirikoak fondoan. 

Mugimendu hauen aldekoek diote mundu guztiak behar lukeela sarrera horrelako lekuetara, barne lasaitasuna aurkitzeko. Isiltasunaren beharra munduan gertatzen ari den aldaketaren zati dela uste dute eta berau bultzatu beharra dagoela gure bizi erritmoa aldatzeko. 

Quiet mugimendua
Pandemia bete-betean “Ingurumenerako Europako Erakundeak igorritako txostenaren arabera 113 milioi pertsonek pairatzen dituzte kutsadura akustikoaren ondorioak. Txostenaren arabera gehiegizko zaratagatik 12.000 heriotza goiztiak gertatzen dira eta 48.000 bihotzeko arazo urtero. Horiei gehitu behar zaio zaratak sortzen duen antsietate eta estresa.

Hori dela eta, Gordon Hempton-ek hastapen honetan 50 isiltasunaren parke sortu nahi ditu Londres edo New York bezalako hirietan. Izan ere, konfinamenduan askok ezagutu ditugu isiltasunaren onurak, zu izan al zara horietako bat?