“Grand Theft Auto VI”-ren kaleratzea 2026ra atzeratuko da?
Horregatik, ez da harritzeko, behin eta berriz, bideojoko honi buruzko zurrumurruak ikustea sarean. Bada zurrumurru bat X plataforman gutxienez lau milioi ikustaldi izan dituena. Zertan datza? Dirudienez, @billsyliamgta-ren txosten “esklusibo” batek dio GTA VI-k beste atzerapen bat izango duela. Kaleratzea 2025eko udazkenerako zegoen iragarrita, baina zurrumurru honen arabera ez da aterako 2026 hasiera edo erdialdera arte.
Txosten berberak dio PCrako bertsioa 12-18 hilabete beranduago aterako dela gainera. Dirudienez informazioa “bi estudioetako hainbat garatzailerengandik” dator. Hori bai, post berberak dio baieztatu gabeko zurrumurrua dela. Rockstar Games erakundeak ez du inolako baieztapenik egin. Beraz, oraingoz, dugun iturri ofizial bakarrak dio ez dakiela ezer atzerapen horri buruz.
Jason Schreier-ek, ziurrenik informazio pribilegiodunaren hornitzaile fidagarrienak, ere dio ez dakiela ezer honetaz. Rockstar-eko sei langileekin hitz egin ondoren, baieztatu zuen eurek ez zekitela ezertxo ere ez atzerapenari buruz.
Noski, gamer-ek ederki ezagutzen dute Rockstar-en iraganeko historia. Etengabe atzeratzen ditu bere jokoak. Horregatik, askok, nahiago dute atzeratu egingo denaren ideia barneratu, nahiz eta iturri ofizialek 2025eko udazkenean kaleratuko denaren data mantentzen duten… oraingoz.