“Google Maps”-ek etxera itzultzerakoan kalerik seguruenak aukeratzen lagunduko dizu

“Google Maps”-ek etxera itzultzerakoan kalerik seguruenak aukeratzen lagunduko dizu “Google Maps” bere aplikazioaren beta bat prestatzen ari da. Beta honek kalerik argiztatuenak eta seguruenak nabarmentzea du helburu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201cgoogle-maps201d-ek-etxera-itzultzerakoan-kalerik-seguruenak-aukeratzen-lagunduko-dizu/@@download/image/google-maps-mostrara-calles-iluminadas.jpg
2019/12/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

“Google Maps” bere aplikazioaren beta bat prestatzen ari da. Beta honek kalerik argiztatuenak eta seguruenak nabarmentzea du helburu.
“Google Maps”-ek etxera itzultzerakoan kalerik seguruenak aukeratzen lagunduko dizu

2020. urtean gaude laster eta emakumezko gehienok beldurra sentitzen dugu gauez kaletik ibiltzean. Hala dio Wave Location Technologies-ek burututako ikerketa batek, emakumeon %83 beldur izaten garela gauez kaletik ibiltzean. Enpresa honek Sister deitutako aplikazioa kaleratu berri du. Aplikazio honek GPSaren bitartez etxera iristeko ibilbiderik seguruenak azaltzen ditu, erakutsiz momentu oro non dagoen polizia komisalgo hurbilena eta konfiantzazko kontaktuekin ibilbidea zuzenean partekatuz. Hori guztiaz gain “panikoaren botoia” ere badu, ibilbidean zehar edozein arazo sumatu ez gero berehala abisatzeko.

Horrelako hamaika aplikazio mota baldin badaude ere, horrenbeste aplikazioaren artean zaila da bidea egin eta emakume guztiengana iristea. Horregatik, izugarrizko berri ona da Google bezalako erraldoiak esku-hartzea. XDA-Developers atari espezializatuak adierazi duenez Google Maps aplikazio hauen eredua jarraituz beta bertsio bat prestatzen ari omen da.

Aukera berri honi esker argiztapen ona duten kaleak nabarmenduko dira (horiz markatuak azalduko dira) eta baita gaizki argiztatuak daudena, eta beraz, potentzialki arriskutsuenak. Modu honetan errazagoa izango da ibilbiderik seguruena hartu ahal izatea. Horrela emakumeok ez gara topatuko zoko ilunekin, non norbait esperoan dugunaren beldurra gailentzen zaigun.

Haatik, horrelako aplikazioak lagungarriak badira ere, argi dago ez dela irtenbidea. Emakumeok ilunetan ere lasai ibili nahi baitugu. Halere, bada zerbait.