2019 agenda eta egutegia salgai GAZTEZULOn!

2019 agenda eta egutegia salgai GAZTEZULOn! Aurten, garaiz iritsiko zara zita guztietara! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2019-agenda-eta-egutegia-salgai-gaztezulon/@@download/image/agenda_egutegia.jpg
2018/11/19
berria
Aurten, garaiz iritsiko zara zita guztietara!
2019 agenda eta egutegia salgai GAZTEZULOn!

GAZTEZULOn dagoeneko datorren urteari begira jarri gara, eta zure eguneroko errutinari astindu ederra emango dioten bi produktu jarri ditugu salgai: GAZTEZULO 2019 AGENDA eta GAZTEZULO 2019 EGUTEGIA. Biak salgai dituzue dagoeneko GAZTEZULO ONLINE DENDAN, eta eskuragarri izango dituzue ere DURANGOKO AZOKAN.

 

GAZTEZULO AGENDA KULTURALA 2019: 12 euro

Bada ordua zure bizitza ordenatzeko!

GAZTEZULO agendarekin dena txukun apuntatuta izateaz gain, lehena izango zara ekitaldi kulturalen datak jakiten. Eta ez hori bakarrik! Egun seinalatuak gogoratzeko pegatina esklusiboekin! Hemendik aurrera, Kaxiano handiak gogoraraziko dizkizu lagunen urtemugak.

Eta gogoratu; aurten ere, 365 egun dituzu prokrastinatzeko!

GAZTEZULO AGENDA 2019:
  • 2019 urteko egunak asteka.
  • Pegatinak.
  • Esaldi dibertigarriak.
  • Nazioarteko egunak.
  • Egun seinalatuak.
  • Urteko ekitaldi kulturalen agenda.
  • Proposamenak hilero.
  • Kontaktuak eta oharrak apuntatzeko lekua.
  • Poltsikorako tamaina eta uztai-koadernoa.

 

 

 

GAZTEZULO EGUTEGIA 2019 BARATZE KULTURALA: 2 euro

“Zenbat egunetan izan zaitudan nere buruan
haizeak gogor jotzen zuen une haietan
eta zu, zure, zure munduan
eguzkia atera gabe zegoen nirean…”

‘ZU ZARA GU GARA’
HESIAN

Aurten, berezia da GAZTEZULO egutegia; hilero, euskal emakume musikari baten letra zati bat batu diogu Galder Izagirre argazkilariaren fotografiko ikusgarriari. Goian, urtarrileko argazkiarekin batera txertatu dugun testua duzue, adibide moduan.
Emaitza, 12 hilabetez gozatzeko egutegi artistikoa duzu, baratze kultural baten itxuraz; hilero, baratzeko altxor bat emakume musikarien hitzekin edertua!

Argazkilaria: Galder Izagirre @diapositivisme_studio