‘Killer Ratings’: Audientziaren lehian edozerk balio duenean

‘Killer Ratings’: Audientziaren lehian edozerk balio duenean Telebistaren mundu lehiakorrean audientzia datuak guztia direnaren sinismen ugari daude. Wallace Souza Brasilgo telebista aurkezle ezagunak ere hala uste zuen arren, ikusle datu horien zifrak handitzeko egin zuen guztiak ordea zur eta lur utziko zaitu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2018killer-ratings2019-audientziaren-lehian-edozerk-balio-duenean/@@download/image/PANTAILA TXIKIAN_01.jpg
2020/05/28

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Telebistaren mundu lehiakorrean audientzia datuak guztia direnaren sinismen ugari daude. Wallace Souza Brasilgo telebista aurkezle ezagunak ere hala uste zuen arren, ikusle datu horien zifrak handitzeko egin zuen guztiak ordea zur eta lur utziko zaitu.
‘Killer  Ratings’: Audientziaren lehian  edozerk balio duenean

Zeri buruzkoa da?
Lehen minutuetan Brasilgo Manaos hiriaren erradiografia txiki bat azaltzen da. Bertako ustekeria politikoarekin eta narkotrafikoarekin daukaten arazo nabarmena agerian utziz. Baina telesail dokumental honen erdigunean kokatzen dena izen propio bat izango da: Wallace Souza telebista aurkezlea. Hiriak bizi dituen arazo guztiak salatzeko, berak aurkeztu eta gidatzen duen saioa erabiliko du –Canal Livre izenekoa– irudi, bideo eta testigantza oso esplizitu eta gordinak erabiliz. Inork espero ez zuena ordea, marra gorri oso larri bat zeharkatu zuela da. Medioen, komunikatzaileen eta prentsaren muga etikoen inguruko eztabaidak piztuko dituen lana.

Zergatik Ikusi?
Errealitateak fikzioa gainditzen duenaren beste adibide bat izateaz gain, True Crime generoa gustuko baduzuderrigorrez ikusi behar duzun lana delako. Baina Souza ez da protagonista bakarra izango, polizien atzetik grabaturiko ihesaldiak, narkotrafikoaren munduan barneratuko gaituzten irudiak eta batez ere etengabe ageri diren gorpuak ere. Aitortuko dizut kostatzen ari zaidala spoiler garrantzitsu bat jaurti gabe lerro hauekin jarraitzea, beraz onena kontakizunean murgiltzea izango duzu zeure kabuz deskubritzeko. Zin dagit ez zaituela axolagabe utziko.

Gustuko baduzu, ez galdu:
Gaia nahiko polemikoa izanik, dokumentalgintzaz harago ere interesgarria iruditzen zait fikzioaren eremuan igeri egitea. Behin barneratuta, kosta egingo zaizu hiru proposamen hauetatik zein den benetakoa eta zein ez bereiztea:

The Jinx (2015, Andrew Jarecki).
Don’t F**k with Cats: Hunting An Internet Killer  (2019, Mark Lewis).
Nightcrawler  (2014, Dan Gilroy).