2012an ateak zabalduko zaizkio .EUS domeinuari

2012an ateak zabalduko zaizkio .EUS domeinuari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2012an-ateak-zabalduko-zaizkio-eus-domeinuari/@@download/image/20116214058puntueus_logoa.jpg
2012/12/13
berria
2012an ateak zabalduko zaizkio .EUS domeinuari
ICANN erakundeak hartu berri duen erabakiari esker, 2012ko urtarrilaren 12an lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera irekiko da.

ICANN erakundea ekainaren 19az geroztik Singapurren egiten ari den 41. bilera emankorra izaten ari da, domeinuen historian inflexio puntu bat izango den erabakia hartu baitu: 2012ko urtarrilaren 12an, lehen aldiz, edozein hizkuntza eta idazkerako lehen mailako domeinu berriak eskatzeko aukera iritsiko da.

Lehen mailako domeinu orokorrak 2004an eskatu ziren azkenekoz eta, ordutik, zazpi urte hauetan, ICANN erakundea domeinu berriak eskatzeko politikak eta hauen ebaluaziorako irizpideak eztabaidatzen aritu da.

PuntuEus Elkarteak gertutik jarraitu du prozesu hori eta eztabaidaren parte ere izan da, jaio zen egun beretik egon baita albiste hau noiz iritsiko zain. 60 elkarte eta erakundek baino gehiagok egin dute bat PuntuEus Elkartean eta 26.500 atxikimendu pertsonal baino gehiago jaso dituzte webgunean.

Aurrerantzean ere, datozen hilabete erabakigarrietan, .EUS domeinua eskatu eta lortzera bideratuko ditu bere indar guztiak: “2012arekin .EUS eskatuko dugu eta, nahiz eta eskatzeak bere onarpena bermatzen ez duen, ebaluazio fase osoaren ondoren, 2013a .EUS domeinuarekin hasiko dugula sinesten dugu”.


ICANN–ek aurreikusten duen egutegia


Uztailan:
Applicant Guidebook-aren azken bertsioa onartuko da (domeinuak eskatzeko bete behar diren baldintzen eta dokumentuen gidaliburua).

Abuztutik aurrera:
Lau hilabetez, domeinu berriak eskatzeko prozesuaren irekieraren berri emateko mundu mailako komunikazio kanpaina jarriko dute martxan.

2012ko urtarrilaren 12tik apirilaren 12ra arte:
Lehen mailako domeinu berriak eskatzeko leihoa irekita mantenduko da.