20 URTEZ, SU TA GAR

20 URTEZ, SU TA GAR https://www.gaztezulo.eus/albisteak/20-urtez-su-ta-gar/@@download/image/200810297714stg20urte.jpg
2012/12/13
berria
20 URTEZ, SU TA GAR
Su Ta Gar taldeak 1.988ko abuztuaren 14ean eskaini zuen bere lehen kontzertua. 20 urte dagoeneko. Hori behar bezala ospatzeko, 20. urtebetetze ospakizun bira hasiko dute azaroan.

Taldekideen esanetan, emanaldi bereziak izango dira, sekula ikusi gabekoak eta soinu eta argi muntaia berezi batekin. Aspaldian jo ez dituzten kanta asko entzuteko aukera paregabea ere izango dela gaineratu dute. Hauek dira bira honetarako aukeratutako datak:
Azaroak 1, larunbata: Arrangoitze (plaza)
Azaroak 14, ostirala: Barakaldo (Rockstar Live aretoa)
Azaroak 29, larunbata: Bermeo (Kafe Antzokia)
Abenduak 19, ostirala: L'Hospitalet (Katalunia-Salamandra aretoa)
Abenduak 26, ostirala: Durango (Plateruena Kafe Antzokia)
Urtarrilak 5, astelehena: Donostia (Rockstar aretoa)
Urtarrilak 10, larunbata: Iruña (Hatortxu Rock jaialdia)
Informazio gehiago: www.sutagar.com