2,6 milioi ikusle gutxiago Euskadiko zinema aretoetan

2,6 milioi ikusle gutxiago Euskadiko zinema aretoetan Iazko datuekin alderatuta 10 milioi euro galdu dituzte aretoek pandemiaren eraginez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2-6-milioi-ikusle-gutxiago-euskadiko-zinema-aretoetan/@@download/image/empty-cinema.jpg
2020/11/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Iazko datuekin alderatuta 10 milioi euro galdu dituzte aretoek pandemiaren eraginez.
2,6 milioi ikusle gutxiago Euskadiko zinema aretoetan

EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak eskaini du datua; Euskadiko zinema aretoek sekulako galerak izan dituzte COVID-19aren pandemiaren eraginez. Aurten Euskadin zinemara joan diren pertsonen kopurua % 65 baino gehiago murriztu da, iazko datuekin konparatuz, eta 2,6 milioi ikusle gutxiago izan dira zinemetan; elkartearen kalkuluen arabera, euskal aretoek 10 milioi euroko galerak izan dituzte, 2019ko epe berarekin alderatuta. 

EZAEK salatu duenez, datu horiekin ulergarria zaie Euskadiko zinemetako askok ateak ixtea. Agintariek  aretoei ezarritako ikusle-edukieraren murrizketak, ordutegiak mugatzeak eta orain tabernak irekita edukitzeko ezintasunak egoera latzean utzi ditu zinema asko. Horri guztiari estreinaldi falta gehitu behar zaio; izan ere, pandemiaren hasieratik filmen estreinaldi kopuruak nabarmen egin du behera. Ondorioz, sektorea bere unerik kritikoenetako batean murgildurik dago, eta EZAEK gogorarazi duenez, berehalako neurririk hartzen ez bada, haren bideragarritasuna arriskuan egon daiteke: "Larrialdi-egoera hori iritsi da, nahiz eta egiaztatu den zine-aretoak erabat seguruak direla, ez dela bertan birusaren agerraldirik izan eta agintariek ezarritako osasun-neurri guztiak zorrotz betetzen direla".