1Password

Sarean eskura ditugun zerbitzu gehienak profitatzeko, sarrera ahalbidetuko diguten erabiltzaile izena eta pasahitza finkatu behar izaten ditugu. Normalean, erabiltzaile berbera baliatzen dugu beti, baina pasahitza aldatzen dugu zerbitzu batetik bestera. Zenbaitetan pasahitz guztiak gogoratzea ezinezkoa denez, zergatik ez denak batera memorizatu eta gorde? Aplikazio honek horretarako aukera ematen dizu: pasahitz bakarra, 1Password honi dagokiona, gogoratu beharko duzu gainerako guztiak ikusteko. Segurtasun aldetik oso egokia da, informazio guztia enkriptatuta gordetzen baitu aplikazioak.