1995

1995 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/1995/@@download/image/Screaming_Headless_Torsos_1995.jpg
2012/03/02
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Screaming Headless Torsos
127.zenbakia
1995
Oihukatzen duten bururik gabeko gorputz enborrak –anglosaxoiek badakite hizkuntza ekonomizatzen–. Jazza funkarekin nahasten duen taldea, 1989an New Yorken sortua. Beren estudioko lehen lana da hau: kontrako bateria kolpeak eta eskala arraroenak, Freedom Bremnerren ahotsak, melodiak eta onomatopeiak, esaldi kilometrikoak... SHT siglekin lau musikari hasi ziren –David Fiuczynski, Dean Bowman, Fima Ephron eta Daniel Sadownick– baina kide gehiago gehitu zaizkie, eta instrumentu gehiago. Vinnie edota Word to Herb bezalako abestiek ez dute zalantzarako lekurik uzten: funk, sikodelia, hip-hop… ondo egindako musikak ez du zertan bateraezina izan.